XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Alderantziz, Inkisizioaren bukaera ez-ezik, laboraritzaren erreforma gizartea klaseen menpekotasunetik libratzea, eta abar.
Gregorio Marañonek esango zigunez:
Gure herritarren joerak ezagutzeko nahikoa adierazgarriak dira honako joera hauek: alde batetik Migel Lardizabalek erreformaren kontra idatzi zuen manifestoa eta bestetik Migel Zumalakarregiren proposamena Cádiz-ko bikarioa eta hiru kalonje prozesu edo auzi batera salatuz (3)
Hala ere, Konstituzioa euskaratu zuen apez bikarioak Migel liberal buruzagi honi egiten dio itzulpen eskuizkribu honen eskaintza.
Egia esan, Cádizen Konstituzioaren garaian ideiaz elkarregandik hurbilago zebiltzan.
Setakeriak geroztik agertu bai ziren.
Tomas jeneral izango zenak, egun haietan, diputatu liberal zen bere anai nagusiari laguntzen zion, une berean hango Militar Akademian Espartero ikasle zela.
Nork pentsa Espartero eta Zumalakarregi elkarrekin paseatu zitezkenik? (4)
Aurten ehun eta hirurogeta hamabost urte betetzen dira Konstituzioa proklamatu zenetik.
Garai nahasia zen hura, 1812ko San Jose egunez onartu zenekoa.
Askorentzat esperantzaz betea, inkisizioarekin bukatuz
Arazo guzien artean euskaldunak buru-belarri sarturik agertzen zaizkigu.
Ameriketarako merkataritza zerbitzuak Sevillatik Cádizera igaro zirenetik hazkuntzaz goraka zetorren hiri hau, XVIII. mendearen hondarrerako aberatsena bihurtu arte.
Han ziren euskaldun merkatariak, itsasgizonak, eta azkenik politikoak.
Adibide gisa, han jarri zen 1802. urtean suzko armen fabrika Plaentzia-Soraluze eta gure inguru horietako armaginez hornitua.
1812ko lehen hilabeteetan Cádiz nabari zen baikortasunez hiri hertsi hura idekiz, kanpokaldera handitzeko,